Aitor Renteria

(Donostia-San Sebastián, Euskal Herria, 1967)
Bilbon bizi den artista (Euskal Herria). Txikitatik marrazki eta pintura zalea, bere jarduera piktorikoa modu autodidaktikoan hasi zen 2003an, zeregin artistikoa bere telekomunikazioko ingeniaritza teknikoko ogibidearekin konbinatuz. Gerora Euskal Herriko Unibertsitateko Arte ikasketak burutu zituen, Pintura eta Arte Grafikoaren espezialitatean. Aldi berean, pintura eta marrazki tailer batzuk hartu ditu bere inguruko pintore profesional batzuekin.
2005ean, Euskal Akuarelisten Elkartearekin harremanetan jarri zen, bere akademiako ikastaroak burutuz. Talde horren idazkaria izan zen 2006-2008 aldian eta orain arte bere akademiako irakaslea da 2010etik.

Pintura tailer batzuk zuzendu ditu, adibidez EAEko 200. Erakusketaren ospakizunean egindako demostrazio – konferentzian, Donostiako Okendo Aretoan. Ohorezko gonbidatua izan da beste gertakizun batzuetan, adibidez, Caudeten (Albacete) egin zen akuarela teknika berrien Bienalean edo Saint Yrieix la Perche-ko Akuarela Saloian, Frantzian, bertan zenbait tailer ere zuzenduz.

Hainbat sari eta aipamen jaso ditu pintura-lehiaketa desberdinetan, paper gaineko teknika zehatzetan zein beste edozein prozeduratan. 2014an, aire libreko pintura lehiaketak utzi zituen, estudioko proiektu pertsonalak eta pintura lehorren lehiaketak burutzeko asmoz. Erakusketa indibidual eta kolektibo ugari egin ditu galerietan, museoetan eta erakusketa aretoetan.

Sari eta aipamen garrantzitsuenen Selekzioa

2017
2. Saria Durangoko Pintura lehiaketanLehiaketan (Euskal Herria)
2. Saria Zumarragako Pintura Lehiaketan (Euskal Herria)

2016
1. saria Ciudad de Manzanares Nazioarteko Pintura lehiaketan (Espainia)
Omenezko saria Benalmádena Akuarela Lehiaketan (Espainia)
Finalista Diploma Adour-Bidasoa Pintura Lehiaketan (Euskal Herria)
Ohorezko aipamena Julio Quesada Museoko Nazioarteko Akuarela Lehiaketan (Espainia)

2015
1.saria Gabriel Puig Roda akuarela Lehiaketan (Espainia)
Finalista Diploma Adour-Bidasoa Pintura Lehiaketan (Euskal Herria)

2014
1. saria Goya Akuarela lehiaketan (Euskal Herria)
Finalista Diploma Adour-Bidasoa Pintura Lehiaketan (Euskal Herria)

2013
1. saria Francisco Revelles Akarela lehiaketan (Espainia)
Finalista Diploma Gabriel Puig Roda Akuarela lehiaketan (Espainia)

2012
1. Akuarela Saria Laredoko Itsas Klubaren Lehiaketan (Espainia)
Ohorezko aipamena Julio Quesada Museoko Nazioarteko Akuarela Lehiaketan (Espainia)
2011
1. Saria Bartzelonako Olinpiar Museoko paper gaineko tekniken lehiaketan (Katalunia)
2. saria Gijoneko Jovellanos Ateneoko Akuarela Bienalean (Espainia)
2. saria Medina de Pomar Pintura Lehiaketan (Espainia)
Finalista Diploma Gabriel Puig Roda Akuarela lehiaketan (Espainia)

2010
1. saria Caudeteko Akuarela Lehiaketa Nazionalean (Espainia)
Erosketa saia Malagako Akuarela Lehiaketa Nazionalean (Espainia)
saria Medina de Pomar Pintura Lehiaketa Nazionalean (Espainia)

2009
Ohorezko aipamena Medina de Pomar Pintura Lehiaketa Nazionalean (Espainia)

Proiektu eta Erakusketa garrantzitsuenak

2018
• “Akuarela garaikidea” Nazioarteko Erekusketa, Ondare Aretoa (Euskal Herria)

2017
• “Villa de Noja” Bienala (Espainia)
• “Iragatea”, bakanako Erakusketa,Torrezabal Aretoa (Euskal Herria)

2016
• “Isilaldiak eta bibrazioak”, bakanako Erakusketa NH Zubialde hotelean, Bilbon (Euskal Herria)
• “Hamabost udaberri”, AR+51, Toledo (Espainia)
• Horma Irudi baten talde lana, BAD – Bilbao Art district ekIntzen barruan, Euskal Herriko Unibertsitatearentzat (Euskal Herria)

2015
• “Villa de Portugalete” Akuarela Bienala
• Euskal Akuarelarien Elkartearen 70. Urteurreneko Nazioarteko Erakusketa

2014
• Akuarela teknika berriei buruzko tailer baten egiketa, Ohorezko gonbidatu bezala, Caudeteko IV. Bienalean (Espainia)
• Arteko Graduko lan aukeratuen erakusketa, Bilbo (Euskal Herria)
• XII. Bienala, “Alfredo Guati Rojo” Akuarela Museo Nazionalean (Mexiko).
• Internazionale di acquarello “Marche d’Acque” saria Fabriano (Italia).

2013
• “Ibaiertzetik begira – Bilboko Artistak” proiektuan parte hartzea, Bilboko Itsas Museoarekin elkarlanean.
• Akuarela tailerra, Euskal Akuarelarien elkartearen 200. erakusketa ospatzeko egindako Nazioarteko Erakusketan
• Erakusketa gonbidatu gisa Ubedako Artearen II. Jardunaldietan (Espainia).
• Vancouver FCA International Watercolor Bienala (Canada)

2012
• Ohorezko gonbidatua Caudeteko IV. Bienalean (Espainia)
• Erakusketa gonbidatu gisa Ubedako Artearen I. Jardunaldietan (Espainia).

2010
• Akuarela tailerra, ohorezko gonbidatu bezala, Caudeteko Saint Yrieix La Percheko Saloian (Frantzia).

2009
• Erakusketa Caja Círculo Aretoan, Medina de Pomar (Espainia).
• Euskal Akuarelarien Elkarteko Gabonetako Erakusketa, Akros Gallery (Euskal Herria)

2007
• Pedrosa de Duero Udaleko Kultur Etxea (Burgos).

2004
• Erakusketa Sevillako World Trade Center aretoan (Espainia).